XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kamiñuan behera motorrean zijoazten anai-arrebak, atsegiñez nabaitzen zuten, bidean arkitzen zituzten ezagunak, nola atzetik begira geratzen ziran...

Eta, errira iritxi baño lentxuago, Itziar'en senargaia, bidean gora zetorrela arkitu zuten.

- Motell, motell!

I ainbat aipatutako anairik, ez'dek beste bat izango, Ander!

Bejondaikiala!

Egon aldi txiki baten ondoren, onela agurtu zituan esanaz: Agindu zioat eta, Iñaki, zai egongo zetak, eta gero arte!

Zaratea ta kea motorrak zeriola, Ander, etxeratu zan.

Motorraren atzeko jarlekuan, Iñaki, exeritzen ari zala, amak oitura zuan lez, seme gaztehenari deitu zion: Sasoez apaltzera etorri, Inaki!

Eta... aldatzeke, nola ua kalera, Ander?

- Ez; ez, ama!

Iñaki kale ertzean utzita, bereala itzuliko naiz!

Larraundi'ko sendiak, urte batzuek aurretik bereizi zuan izaera, berriro biurtu zitzaion.

Zintzoak berez, alkar maitasuna ta lana elburu zituan sendi jatorrak, beren etxeko gora berak pakean atondu, eta biotz onakin artutako erabakiak berrituaz, aurrera zuzen jarraitzeko asmoan geratu ziran...

Illabete barru, Joxe, serra ta etxejabe egin zan.